2020/04/11

GU ERE ETXEAN / NOSOTR@S TAMBIÉN EN CASA


Kaixo familiak:

Badira aste batzuk etxean sartu ginenetik eta presaka online lanak egiten ikasten hasi ginen, presaka behar genuena etxe barruan izaten saiatu ginen, presaka, presaka... Baina, badira aste batzuk etxean sartu ginenetik eta poliki- poliki egoera honetara egokitzen ari gara. Ahaztu ezinezko gaia honetan, mundua “itzali” den garai honetan, baietz gure guztien barnean piztu direla hainbat  sentimendu, emozio, trebetasun, amets… Ahaztu ezinezko garai honi eutsi eta denon artean batuko gaituen istorio bat osatu nahi dugu. San Andres ikastetxea osatzen dugun banakako guztien istorioak jaso eta partekatu nahi ditugu. Sormena piztu zaigu, olerkiak, bertsoak, ipuinak, itxaropenezko esaldiak idatzi ditugu, marrazkien bidez gure egunerokoa adierazi dugu, errezeta berriak eta aintzinakoak martxan jarri ditugu, argazki, bideoak lagunekin partekatu ditugu…Zer iruditzen zaizue sortu dugun edo sortzeko gai garen guzti hori, eskolako komunitatearekin partekatzen dugun eta eskolako web-orrian eta Facebooken argitaratzen dugun? Honetarako, email berri bat sortu dugu: 
guereetxean@sanandreshlhi.eus
Animatu zaiztezte, ikasle, guraso, tutore, irakasle… ea denon artean “gure istorioa” idazten dugun!!

Eskerrik asko eta animo!!!

A todas las familias:

Desde hace varias semanas estamos en casa, rápidamente estamos aprendiendo a estudiar y trabajar desde allí, rápidamente la organizamos para poder pasar esta época en ella…Desde hace varias semanas estamos en casa y poco a poco nos vamos adaptando a esta situación. Durante esta época, que no la podremos olvidar, cuando parece que el mundo “se ha parado”, seguramente en nuestro interior se ha puesto en marcha un motor que remueve sentimientos, emociones, habilidades, deseos…Un motor que nos gustaría mantenerlo y poder escribir con todo lo que somos capaces de crear, nuestra propia historia. Una historia que recogiera a todos/as y cada uno/a de los que formamos parte de la escuela de San Andres y poder compartirla entre nosotros/as. Hemos creado o podemos crear, versos, poseías, cuentos, mensajes esperanzadores, dibujos, recetas, fotos, vídeos…y compartirlo entre toda la comunidad por medio de la página web de la escuela y por Facebook. Para ello hemos creado un nuevo email:
guereetxean@sanandreshlhi.eus
Alumnas, alumnos, padres, madres, tutores, profesores… animaos a escribir entre todos nuestra propia historia, llena de dibujos, cuentos, fotos…

Muchas gracias y ánimo!!


2019/12/20

OLENTZERO



Gaur, abenduak 20, oporrak hartzen ditugu eta denok oso pozik gaude. Baina gaurko egunean, eskolako ikasle txikienek bisita berezi bat izan dute: OLENTZERO!
Bai, goizeko hamar eta erdiak aldera, Olentzero gure eskolara etorri da. Lehendabizi bi urtekoen gelatik pasatu da eta ondoren, eskolako aretoan, gainontzeko ikasleek Olentzero agurtu dute. 
Olentzerok zakua opariz beteta ekarri du eta denak oso pozik gelditu dira. BIDEOA

GABONAK




Guk haiengandik, haiek gugandik
asko dugunez ikasi
gurean behintzat ikatzik, aizu!
inork ez duenez merezi
urte zaharra ongi bukatu
ta berria hobeto hasi


ZORIONAK ETA URTE BERRI ON




2019/12/17

FAMILIEN JAIA


FAMILIEN JAIA


LARUNBATEAN, ABENDUAK 14,          SAN ANDRES IKASTETXEKO FAMILIEK LEHENENGO JAIA ANTOLATU ZUTEN.

GURASO, IKASLE, GAZTETXO...UGARI HURBILDU ZIREN ESKOLARA ETA PRIMERAN PASATU ZUTEN.

PUZGARRIAK, JOLASAK, MAKILLAJE, TARTA LEHIAKETA...
JAIA

GABONETAKO JAIALDIAK


ANTZERKIAK



Atzo, abenduak 16, hasiera eman genien aurtengo gabonetako jaialdietako ekitaldiei. 
5. eta 6.mailako neska-mutilek lau antzezlan antzeztu ziguten unibertsitateko areto nagusian.

Bideo honetan laburpen txiki bat duzue ANTZERKIAK

2019/12/03

Lau teilatu 6. Mailakoak

ABENDUAK 3, EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA


ABENDUAK 3,
EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA



Gaur ikasliak lana utzirik
gatoz guztiok batera
proiektu danak  lagata eta
gaurko eguna ospatzera.
Arkatz, rotulki bota ditugu
hantxe bertan bazterrera
dantza, abestu egingo dugu
abenduko hirua da eta.

Dinbili, danba! Goiz ta atsalde
erronka handien artean
sosegu eta deskantsu gabe
beti gabiltza lanean,
horrexegatik lanak utzirik
gatoz guztiok batean.

Gora, bai gora beti, gure euskeria!
Euskal-herri osoan entzun nahi duguna
euskara izan da beti hizkuntza guria!
eskolan da kalean egingo duguna.
ez badugu egiten agur Jaxintori,
ez zaigu loratuko behar bezain ongi
Kokozoro maiteak ez du merezi hori
ondo zaindu dezagun maite dugun lori.
doinua: "fORJARIEN KANTA"                                            
 IKUSI BIDEOA: SAN ANDRESEKO IKASLIAK

GOIZEAN 4 ET 5 URTEKOAK UNTZAGA PLAZARA JOAN DIRA "ZAPA-ZAPA-ZAPATALARI"
IKUSI BIDEOA: ZAPA-ZAPA-ZAPATALARI

ARRATSALDEAN LHko IKASLEAK UNTZAGA PLAZARA HURBILDU DIRA ETA BERTAN HERRIKO  IKASTETXEETAKO IKASLEEKIN DANTZA HERRIKOIAK DANTZATU DITUZTE.

IKUSI BIDEOAK:
PITX
COURINTA

SAN ANDRES FERIA

AZOKA EGUNA


Aurten ere, eskolako ikasleen laguntzaz antolatu izan dugu San Andres eguneko azoka. Beste behin ere ikusgarria gelditu da. ESKERRIK ASKO DENOI!

Azaroaren 29an, goizetik hasita azoka ikusi, gero txistorra goxoa jan eta aratsaldean euskal dantzak dantzatu genituen. ZEIN ONDO IBILI GINEN!
IKUSI BIDEOAK:
AZOKA EGUNA
TXIKIAK AZOKAN

2019/11/27

EUSKARAREN EGUNA


ABENDUAK 3, EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA


Kondairak dioenez, 1552ko abenduaren 3an Frantzisko Xabierkoa (euskararen zaindaria) hil egin zen eta hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren, euskaraz.  
1949. urtean Eusko Ikaskuntzak Euskararen Nazioarteko Eguna ezarri zuen, baina 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu egin zuten. Ordutik hona, egun hau munduko bazter askotan ospatzen da.
Aurten ere, eskolan, ekintza desberdinak antolatu ditugu egun hau ospatzeko. Hona hemen egun honetako egitaraua:
  • ABENDUAK 2, denon artean hormairudia lelo desberdinekin osatuko dugu.
  • ABENDUAK 3: goizean 9:00etan BEHIN BETIKO abestia abestuko dugu. Ondoren, 10:15ean, 4eta5 urtekoek Untzagan "zapatalari" dantza egingo dute (eguraldi ona baldin bada); eta arratsaldean, gimnasioan, jaialdi txikitxo bat prestatu dute: dantzak, aurpegia margotu, muiska... LHko ikasleek, goizean, prestatu dituzten olerkiak eta bertsoak errezitatu eta abestuko dituzte; eta arratsaldean, Untzagara joango dira "pitz" eta "polka" dantzatzera.




2019/11/25





AZAROAK 25
"Emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna"



Hezkidetzaren helburua genero berdintasunean heztea da, diskriminazioa sortzen duten desberdintasunak errotik kentzeko; diskriminazio hauen erarik larriena genero indarkeria izanik. Beraz, tratu txarren praktikak (indarkeria, agresibitatea, diskriminazioa...) tratu onen praktikengatik (bizikidetza, kooperazioa, kolaborazioa...) aldatzean datza gakoa. 

AUTOESTIMUA,
BERDINTASUNA,
KOMUNIKAZIOA,
LANKIDETZA,
AUSARDIA,
ERRESPETUA...
HAUXE DA BIDEA!



Tratu onetan hezi, 
elkar errespetatuta bizi!

Ikusi zein dantza polita prestatu duten 2.ziklokoek: Nire gorputza da

ESKOLA BARATZA

ESKOLA BARATZA

Ikasturte honetan 2.mailako neska-mutilak eskolako baratzataz arduratuko dira. Astean behin, ostiraletan, gela erdia baratzara joango da lan desberdinak burutzera: garbitu, landatu, erein, uzta bildu...
Bideo txiki honetan ikusgai duzue 2.mailakoek orain arte egindako lanak: ESKOLA BARATZA 

2019/11/15

GAZTAÑERRE


GAZTAÑERRE

Eibarko ohiturak mantenduz, aurten ere, azaroaren 11n, astelehena, GAZTAÑERRE eguna ospatu dugu.

Ekintza asko egin genuen, eta 5. eta 6. mailako neska-mutilak laguntzaile apartak izan dira. Gela guztietara joan dira eta haien laguntzarekin eskulanak egin dituzte eta gaztañerre egunaren inguruan informazioa eman dute. 
GAZTAÑERE



EUSKARAREN BALOIA


EUSKARAREN BALOIA

Azaroaren 13an, asteazkena, eskolak bisita bitxi bat izan zuen: Eibar futbol taldeko ANDONI AZKARGORTA (lehen taldeko 2.entrenatzailea) eta MARINA AGOUES(lehen taldeko jokalaria). Oraingo honetan ez ziren etorri soilik futbolataz hitz egitera, baizik eta nola garai batean Ipuruan euskaraz bizi zela; hau da, arnasgunea zen. Euskarak arnasguneak behar ditu; BERAZ, BIHURTU DEZAGUN DENON ARTEAN IPURUA IZANDAKO ARNASGUNEA!

Andonik eta Marinak, 1899ko abenduaren 3an garai hartako baloi baten ondoan idatzitako eskuizkribuaren inguruan hitz egin ziguten. Bertan zetorren mezua irakurri ondoren, mailaka galderak egiteko aukera izan genuen.

Eskolan egon den egun guzti hauetan, San Andreseko maskota den KOKOZOROk primeran zaindu ditu aintzinako baloia eta eskuizkribua.



2019/10/07

AGENDA 21




EKOIZPEN ETA KONTSUMO ARDURATSUA

Elikadurak gure gorputzean duen garrantziaz gain, garrantzitsua da ingurunean eta batik bat gure herri eta eskualdean dituen eraginaz ohartzea.

- Ba al dakigu zer jaten ari garen?
- Ba al dakigu nondik datorren erosten dugun janari hori?
- Ba al dakigu gure erabaki hauek zein eragin duten inguratzen gaituen ingurunean (naturan, lehen sektorean, gizartean, etb)?

ARRATE



IKASTURTE BERRIARI HASIERA EMATEKO, AURTEN ERE SAN ANDRESEKO NESKA-MUTILAK ARRATERA JOAN DIRA. TXIKIENAK AUTOBUSEZ ETA GAINONTZEKOAK OINEZ.

GORA IRITSI DIRENEAN LEKUA HARTU, HAMAIKETAKO EDERRA JAN ETA JOLASEAN EMAN DUTE GOIZA.

EGUN APARTA!




2019/09/25

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK - ACTIVIDADES EXTRAESCOLARES

Ondorengo taulan 19-20 ikasturterako antolatu diren eskolaz kanpoko ekintzak dituzue.
En la siguiente tabla disponéis de las actividades extraescolares que se han organizado para el curso 19-20.
 

19-20 IKASTURTEAREN HASIERA / COMIENZO DEL CURSO 19-20

Udako oporren ondoren 2019-2020 ikasturtea martxan daukagu iadanik. Hemen daukazu ikasturte honetako egutegia. 

2019/05/30

AGENDA 21

AGENDA 21

Gaur, maiatzak 30, Udaletxeko Areto Nagusian, eskoletako eta alderdi politikoetako ordezkariek Ez Ohiko Udalbatza ospatu dute. 
Ikasturtean zehar kutsadura eta sortzen ditugun hondakinen kudeaketaren inguruan hainbat ikerketa, hausnarketa eta lan egin ondoren, ikastetxe bakoitzak bere proposamenak luzatu dizkio udal ordezkariei.

Aurtengo ikasturtean 3.mailako neska-mutilak lanean buru-belarri aritu dira; eskolan eta kalean sortzen ditugun hondakinak nola gutxitu eta gaur egun hondakin bilketak sortzen dituen arazoak aztertzen eta irtenbideak proposatzen.

Udaletxean ospatu dugun ekitaldia ikusi nahi baduzue, link honetan ikusi dezakezue.