Azaroaren 13an, asteazkena, eskolak bisita bitxi bat izan zuen: Eibar futbol taldeko ANDONI AZKARGORTA (lehen taldeko 2.entrenatzailea) eta MARINA AGOUES,(lehen taldeko jokalaria). Oraingo honetan ez ziren etorri soilik futbolataz hitz egitera, baizik eta nola garai batean Ipuruan euskaraz bizi zela; hau da, arnasgunea zen. Euskarak arnasguneak behar ditu, bihurtu dezagun denon artean Ipurua izandako arnasgunea!
Andonik eta Marinak, 1899ko abenduaren 3an garai hartako baloi baten ondoan idatzitako eskuizkribuaren inguruan hitz egin ziguten. Bertan zetorren mezua irakurri ondoren, mailaka galderak egiteko aukera izan genuen.
Eskolan egon den egun guzti hauetan, San Andreseko maskota den KOKOZOROk primeran zaindu ditu aintzinako baloia eta eskuizkribua.
ZER DA EUSKARALDIA?
Hizkuntza ohiturak
astindu eta eguneroko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ariketa (proba)
bat da. 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, 11 egunez, euskaraz hitz egiten
edo ulertzen dugun guztion artean euskaraz hitz egiteko ahalegina egingo dugu.
Ulertu ez arren, euskara maite dutenen laguntza ere izango dugu horretarako.
Euskal Herri osoan eta elkarrekin egingo dugu (350 herri).
EUSKARALDIA, es una iniciativa que se llevará a cabo del 23 de noviembre al 3 de diciembre de 2018 y su objetivo es fomentar el uso del euskera e influir en las conductas lingüísticas de los/las vascoparlantes y en su red de relaciones.
Euskaraldia invita a todo el mundo, mayor de 16 años, a tomar parte durante esos 11 días como Ahobizi , Belarriprest eta Bihotzgoxo.
NOLA EGINGO DUGU?
11 egunez ondoko hiru
roletako bat hartuko dugu, eta txapa batez identifikatuko gara. Hona hemen rol
bakoitza hartzen duenak bete behar duena:
- AHOBIZI
“Ulertzen duenari
euskaraz egingo diot beti, hark erdaraz nahiz euskaraz erantzun arren.
Ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo diet.”.
- BELARRIPREST
“Egidazu euskaraz, nik
ulertzen dut eta. Agian erdaraz erantzungo dizut, baina zuk niri euskaraz
egitea nahi dut”.- BIHOTZGOXO
“Ez dut ulertzen, baina
gustuko dut ingurukoak euskaraz aritzea. Ahobizi eta belarriprest guztiak
animatuko ditut”.
Ni entiendo, ni lo hablo, pero no me molesta que los/las de mi alrededor hablen en euskera. Animaré
a todos/todas a que sigan en los roles de Ahobizi o Belarriprest
NORK HAR DEZAKE PARTE?
16 urtetik gorako
herritar guztiek har dezakete parte. Horretarako, izena eman behar da. Irailaren 20an hasiko da izen-ematea
(online / izen-emate orriak).
Informazio
zehatzagoa jasotzeko, eta izan ditzakezuen zalantzak argitzeko, datorren astean
zehar informazio bilerak egingo ditugu hainbat lekutan: Eibarren AKEBAItik EUSKARALDIAren inguruko informazioa eman nahi dizuegu, zuek zuen inguruan zabaltzeko, eta zer den ezagututa parte hartzeko.
http://akebai.eus/ https://euskaraldia.eus/es/
EIBARREN EUSKARA PRAKTIKATZEKO ETA ELKARBIZITZARAKO TALDEAK
DOAN - GRATIS
BERBETAN
Ahozko euskara hobetu nahi dutenentzat mintza praktikako programa da.
Programa para mejorar el euskera hablado.
ONGI ETORRI
Euskarara eta euskal kulturara gerturatzeko, eta herriko jatorri ezberdinetako bizilagunak elkar ezagutzeko.
Para aproximarse al euskera y a la cultura vasca, y conocer gente de diferentes procedencias culturales.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina